Discurso sobre simón bolívar
Euskal Herria
Duela aste batzuk ustez halabeharrez gertatu den auto-istripuz hil den Eider izeneko neska baten mutil-laguna, Txema izenekoa, bera ahaztu ezinik dabil. Penak ahazteko lagunekin, bikotea osatzen duten Jabi eta Tererekin hain zuzen, elkartu eta ezagutzen dituen emakumeekin sexu-harreman berriak izan arren, ezin du Eider gogotik kendu. Bere gurasoen etxera joaten da Eiderren gela ikustera eta bere ama berarekiko zuen …ver más…
Txema Dublinera heltzen da eta, Eider egon zen aterpetxeetako izenak edozein gidatan aurkitu eta horrela bere egunerokoko fitxategiak aise eskuratu ahal duen arren, nahiago du, Eiderrek bizi zuena sakonago bereganatzeko, bera ibili zen hirietan murgilduta berak ezagutu zituen bazterrak ezagutu eta hiri bakoitzean dagoela, bertako aterpeen izenak sartu pasahitz moduan eta bertan irakurtzea bere bizipenak. Horrela, Dublinen bertan Eiderren lehen fitxategia irekitzen du.
Bertan, Eiderrek Dublin bisitatzen du, baina ohiko tokiez haraindi joan eta bera gehien hunkitzen duena bertako jendearen begirada da, sakona eta lagunkoia, lurraldeari neurrigabetasuna ematen diona. Pentsamendu horietan murgildurik, Txema herriko ingeles-akademian nola ezagutu eta berarekin nola elkartu zen gogoratzen du, aldi berean lagunak zituen Jabik eta Terek ere bikote bat osatzen zutelarik, hasiera batean Eider Jabirekin gustatuta zegoen arren. Irlandan bizi dituen sentimenduak Txemarekin bizi izan dituenekin parekatzen ditu.
Txemak, irakurritakoa gogoan duela, Irlandako kaleetan ibiltzen da gora eta behera. Azkenean, periferiako eliza batera sartu eta Eiderrek nola Irlandatik itzultzean Irlandako gatazkari buruzko berrien bila aritzen zen gogoratzen du. Bertako Kristoren irudiaren aurrean, Eiderren galera-sentimendua areagotu egiten zaio eta otoitzean edo hasten da, Eiderri buruz duen hutsunea betetzeko eskatuz.
Cashel
Bere egunerokoan azaltzen duenez, Eiderrek Dublin berehala