Truman Y Jdanov
Iruzkin honetan bi testu kontrajarriren aurrean gaude, Truman doktrina, AEBen interesen defendatzailea dena eta Jdanov txostena, SESBren defendatzaile izango dena. Testu politiko baten aurrean gaude zeren bakoitzak bere politikak aurkeztu nahi ditu , hoberenak direla adieraziz. Jasotzailearen aldetik, testu publiko baten aurrean gaude bere momentuan munduari erakutsi izan zitzaiolako beraz, hartzailearen aldetik testu publiko bat da. Bi testu hauek gertaera garaian idatzita daude ondorioz lehenengo mailako testuak dira.
Bi egile nagusi desberdindu ditzazkegu. Alde batetik , AEBen presidentea aurkitu dezakegu Harry Truman eta beste aldetik, Stalinen laguntzailea Andrei Jdanov.
Harry Truman, Estatu …ver más…
Gerraren bidea zabaldu zuten beste zantzu batzuk izan ziren Turkia, Grezia eta Iranen egoera. Iranen arazoak sortu ziren petrolioaren ondorioz. Sobietar Batasunarentzat Turkia lurralde estrategikoa zenez bere mugak zabaldu nahi zituen baina AEBk ez zioten utziko eta Grezian, guda zibil baten barnean zegoen bitartean , britaniarrak eta komunistak zeuden bere barnean. Momentu honetan esan dezakegu Europa bi zatitan banatzen dela , Mendebaldeko Europan eta Ekialdeko Europan. Mendebaldean, AEB zen nagusi eta Ekialdean Sobietar Batasuna.
Sobietar Batasuna bere ekialdeko herrialdeetan sobietartze prozesu bat garatu egin zuen eta horrek ekarri zuen AEBek mugimendu honen kontrako jarrera bat izatea eta ondorioz bien arteko diferentziak handitzea. Komunisten bere inguruko herrialdeetan bere sistema ezarri zuten ,adibide garbiena Alemania izanik. Alemania bi zatitan geratu zen banatuta , Yaltako akordioko lau zatiak deuseztuz. Hemen hasiko zen , munduaren banaketa bi bloke nagusitan.
1947an, Erresuma Batuak esaten du ez duela jarraitu laguntza ematen Grezia eta Turkiari eta hori noski AEBentzat arazo bat izan litekeen zeren Komunismoari bide bat irekitzen zitzaion , orduan momentu honetan sartzen da Trumanen doktrina famatua. Kontestu honetan kontuan hartu behar dugu, Erresuma Batua dekadentzia denboraldi batean sartzen ari