Ipuin Batean Bezala
Lehen esan dudan moduan, betiko gaia iruditzen zitzaidan: Bi maiteminduen arteko gorabeherak. Eta horretako eleberri gehiegi irakurri egin ditut. Beste gai bat nahi nuen, nerabeei beti horrelakoak jartzen baitigute irakurtzeko. Baina konturatu egin naiz liburu hau ez dela irakurri ditudan besteen antzekoa. Maitasuna, emakume heldu baten ikuspuntutik dator. Maitasunaren zauriek hondatu egin …ver más…
Hori izan da, gehien hunkitu egin didana. Sararen egoera latza. Bere maitasunaren zauriek ze nolako depresioan sartu duten. Liburu honetan, nire ustez, primeran ikusten da Sarak ze nolako eboluzioa egin duen eleberri osoan zehar. Biziki bizi nahi zuen pertsona bat izatetik, ezta ohetik altxatu ezin zen pertsona bat izatera, Ander ezagutu aurretik.
Ipuin batean bezalako irakurleak erraz aurkitzen ahal du orriak abiaduraz igarotzeko aukera, pentsamendu eta oroitzapenenez osatzen baitu narrazioa. Irakurlearentzat erraza egiten baitu hori. Oso arina baita irakurtzeko eta oso erraz, inolako zailtasunik gabea, ni bezalako nerabe bat irakurtzeko aukera ematen baitu eta. Adin guztietako pertsonek uler dezaketen lexikoa baitago ere.
Pertsonaia nagusiak gertukoak egiten ahal zaizkio irakurleari, edonoren bizitzetan gerta daitekeelako istorio hau, eta idazleak ematen dituen erreferentzia zehatzei esker ikus dezakegu hori. Egoera erreal bat erakusten baitugu eta. Inolako korapilo edo gertaera sinesgaitzik gabea. Horrek guztiak lagun dezake irakurlea liburuaren hasieratik amaierara abiatzen, ipuin batean bezala. Naturaltasunez azaltzen baititu oroitzapenen gogoetak edonoren bizitzako pasarte bat izango balitz bezala.
Baina ere esan behar dut, nahiz eta naturaltasun hori erabili, batzuetan aurresan ahal zirela gertaera batzuk. Liburu osoan dinamika berdina dagoelako hain zuzen ere. Saminaren dinamika. Honekin esan nahi dut,