Alemaniaren Bateratzea

2423 palabras 10 páginas
Alemaniaren bateratzea

Alemaniar Inperioa (1871–1918). Hizkuntza anitzeko Austriar Inperioko zati alemanieraduna baztertuta, Alemania Txikiko konponbidearen alde egin zen.
Alemaniaren bateratzea estatu alemanieradunak egitura politiko eta administratibo bakarreko nazio-estatu alemaniar batean batzeko prozesua izan zen, XIX. mendean zehar garatu zena eta bukatutzat 1871ko urtarrilaren 18an jotzen dena, alemaniar estatuetako agintariak Versailles jauregiko Ispiluen Gelan bildurik Prusiako Gilen enperadore izendatu zutenean, Frantzia-Prusia Gerraren ondoren.
Germaniako Erromatar Inperio Santua 1806an desegin zen Franz II.ak tronua utzi zuenean Napoleondar Gerretan. Lege, administrazio eta politika arloetan Inperioa desegiteak sortu
…ver más…

Garai honetan nazionalismoaren molde berri bat sortu zen, Erdi Aroko lehenaldia eta alemaniarren arima zintzoa gorestea oinarri duena. Johann Gottlieb Fichte filosofoaren hitzetan: « | Antzinako germaniarren ustez, askatasuna alemaniar jarraitzea zen (...). Haiei, haien hizkuntzari eta pentsamoldeari, gu oraindik alemaniar izateagatik ematen dizkiegu eskerrak, haien arimaren ondorengoak garen guk (...). Haiei ematen dizkiegu eskerrak gure iragan nazionalarengatik, eta, haien odolaren azken tanta gure zainetan geratzen den bitartean, haiei esker izanen gara etorkizunean izanen garena. | » |
Errusiara bidalitako Armada Handiak atzera egiteak askapenerako gerra eragin zuen Alemanian, eta Leipzigeko guduaren ondoren, 1813ko azaroan, frantziarrak aterarazi zituen. Batik bat unibertsitateko ikasleak ziren bolondresez osatu zuen armada bat Lützowko baroiak. Napoleonen aginte atzerritarraren aurka eta Alemania batuaren alde borrokatu ziren. Haien uniformea saia beltz bat zen, atzeko aldea gorria eta botoiak urre kolorekoak zituena. Horrez geroztik, beltza, gorria eta urrezkoa Alemaniako batasunaren koloreak bihurtuko ziren. Batera, Volkstum delakoaren ideia sortu zen, hau da hizkuntza eta kultura alemaniarra dituzten gizaki ororen batasuna.
[aldatu] Sentimendu nazionala Vienako Batzarraren ondoren

Alemaniar

Documentos relacionados