Mendizabalen Desamortizazioa
781 palabras
4 páginas
MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIOAKokapena:
Aurrean dugun testu hau, Mendizabalek idatzitako dekretuaren zati bat da. Jatorri aldetik lehen mailako iturrikoa da, hau da, garai jakin bateko dokumentua “Madrilgo Gazeta, 1836ko otsailak 21”. Lege edo dekretu honen egilea indibiduala dela argi eta garbi ondoriozta dezakegu, Juan Alvarez Mendizabal liberal progresisten alderdikoa zen ogasun ministroa hain zuzen ere. Idatzi zen unean, testu pribatu bat zen, testuan dioen bezala Maria Kristinari, garai hartako erreginordeari zuzendua baitzegoen, honek dekretua baieztatu zezan, baina berehala aldatu zen testu pribatu izatetik testu publiko izatera, hain zuzen ere Gazeta aldizkarian argitaratu zen herritarrak jakinaren gainean jartzearren. …ver más…
Bi jardueren bidez gauza bera lortu nahi zen: Antzinako Erregimenak merkatu asketik kanpo utzitako ondasunak ateratzea, erosi eta saltzeko. Beraz, jabe partikularren kopurua handiagotzeko baldintzak sortu nahi ziren, eta ondasun horietan lana aplikatuz, jabe horien zorion pertsonala eta, horrekin, nazioaren aberastasuna handiagotu nahi ziren.
Lehenengo eta behin jaurerriak abolitu ziren eta jaunek erregeek emandako pribilegioei esker biztanleen gain izandako menpekotasunak ezabatu ziren eta lur horiek jabetza partikular eta aske bihurtu ziren.
Hau gertatu baino lehen jabegoaren egitura, Maiorazko Legearen ondorioz, oso berezia zen. Lurren jabeak: noblezia (maiorazko eran: seme nagusiak ondasunak oinordetzan, ez zen lur horien jabea gozamendua besterik ez, eta ezin zituen lur horiek saldu, lurra lotuak izan zirelako; honi esker, nobleek ondasun gehienak gorde zituzten), eliza (lur eremu handien jabeak ziren “esku hilak” izenekoak eta ezin zituzten lur horiek saldu eliz instituzioei lotuak baitzeuden), udalak (2 motatakoak zeuden: herri-ondasunak, herritarrek erabili ahal zituzten ordaindu gabe eta berezkoak edo propioak alokatuak izan zitezkeenak udalari ordainduz) eta azkenik jabe partikularrak zeuden. Hauek gutxi ziren eta binkulatu gabeko ondasunak zituzten.
Desamortizazioa XVIII. mendean hasi zen aplikatzen. Jesuiten lehenengo ondasunak salmentan jarri zirenetik, 1924ra arte, Calvo Soteloren