Pertziarren Manifestua Testu Iruzkina

678 palabras 3 páginas
PERTSIARREN MANIFESTUA
TESTUAREN KOKAPENA Pertsiarren manifestua jatorri aldetik lehen mailako iturria da. Cadizko Gorteetako sektore kontserbadoreak, absolutistak idatzia Madrilen 1814ko apirilaren 12an. Lekukotasunezko testu bat da forma aldetik eta eduki testimoniala du. Errege Fernando VII.enari zuzenduta dago Espainiako errege gisa berrezarri zenean, atzerritik etorri eta aste bat geroago. Eragin publikoa izango du Cadizko konstituzioa ezabatzen duenean eta lege guztiak bertan behera uzten dituenean. Gogoz kontra onartzera behartuta egon ziren, absolutismoa ezartzeko
TESTUAREN ANALISIA.
Testu honen ideia nagusia monarkia absolutua berrezarri nahi zuten, demokrazia baztertuz. 1812ko Konstituzioa deseginez, Antzinako lege
…ver más…

TESTUINGURUAN JARTZEA
Pertsiarren manifestuarekin batera liberalismoaren garaia bukatzen da Espainian berriz absolutismoa ezartzeko. Testuak "konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako legeak" aipatzen du, hau da, erdi mailako klaseetako kideen eta intelektualek Cadizen bildu zireneko arauak edo legeak. Erregimen Zaharra desagerrarazteko oinarriak finkatu zituzten, esate baterako, berdintasun juridikoa eta hezkuntza askatasuna. Zentzura, gremioak, Inkisizioa eta jauntxo eta kleroaren eskubideak ezabatu zituzten. Hala ere, herrialde katolikoa izaten jarraitu zuen. Liberalismoa ezartzen ari zen espainiar lurraldean, baina liskarrak ere areagotuz zihoazen.
Garai horretan 1808ko martxoaren 19ko herri matxinadaren ondorioz, garai hartako errege Karlos IV.ak abdikatu behar izan zuen, bere seme Fernando VII.aren alde. Barne liskarrez aprobetxatuta, Napoleonek Espainian agintea hartu zuen eta bere anaia Jose I. Espainiako errege izendatu eta gero, Espainiako independentzia gerra lehertu egin zen. Fernando VII. Atzerrian zegoen bitartean, Jose I.aren aurkariak Cadizen bildu ziren eta bertan gorteak eratu zituzten, konstituzio liberal bat idatziz 1812an. Hau egin zutenak frantsesen aurkakoak ziren. Hala ere, gorte haietan, ordezkari liberalez gain, absolutistak ere bazeuden eta hauek ez ziren gustura geratu konstituzioarekin. Hauexek izan ziren Pertsiarren manifestua idatzi zutenak. Fernando itzuli zenean, gorteetako diputatuen zatiketa aurkitu zuen

Documentos relacionados