Kakakakaaka
1977 palabras
8 páginas
Bilboko gudua|Bilboko gudua |
|Euskal Herriko frontea – Gerra Zibila |
|[pic] |
|Gerra Zibileko iparraldeko frontea 1937an. |
|Data |
|1937ko udaberria |
| |
|Lekua |
|Bilbo |
|[pic]Euskal Herria [pic]43°15′N 2°55′W / 43.25, -2.917 (Bilboko | …ver más…
Denbora gehienean 8000 langile aritu ziren lanean, une batzutan 100.000 pertsonak parte hartu bazuten ere.
Zinturoia 70 zentimetro arteko lodiera zuten hormigoi armatuzko 180 bunkerrez zegoen osatua. Gainera, perimetroan zehar lubaki estu eta sakonera txikikoak zeuden.
Bilboren galera
Burdinazko Gerrikoaren diseinatzaileek berek galarazi zuten Bilboren defentsa, traizio eginez. Murga eta Anglada fusilatu egin zituzten, altxatutakoen aldeko agenteei planoak ematen harrapatu zituztenean. Alejandro Goikoetxea monarkikoa lerroen beste aldera igaro eta etsaiei plano eta datu guztiak eman zizkien[3].
Horri esker, altxatutakoen buruek jakin zuten Gaztelumendiko sektorean gerrikoak defentsa-lerro bakarra zuela. Hilabete geroago, alderdi horretatik erasoa jo eta gerrikoa hautsi zuten. Faxistek eraso indartsua burutu zuten, Bilboko defentsak bonbardatzeko hegazkinen laguntzarekin. Horrela, ekainaren 19an Bilbo okupatu zuten.
Ekainaren 13ko gauean, Eusko Jaurlaritzak herritar gehienak hiritik atera zituen. Armada frankistak, Kondor Legioak lagundurik, eraso bortitza egin eta posizio errepublikarrak suntsitu zituen. Mardaras izeneko tenientea izan zen azken erorietako bat, Artxanda defenditzen ari zela hila.
Ekainaren 18an Ulibarri jeneralak azken gudarosteak atera zituen hiritik eta 1937ko ekainaren 19an Bilbo faxistek bereganatu zuten. Errepublikarrek hiriko zubiak suntsitu bazituzten ere, hiria zutik